XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Buruntzuzineko txabola - Arangoeneko txabola

Amezketako udalerriaren mugan kokatua dagoen muino txikira igoz gero, beherantz egiten da, Arritzagako ibarrari paraleloan jaitsiz.

Oso azkarra da jaitsiera, Angonaeneko txabolatik gertu pasatzen den gurdibide batean zehar.

Arangoeneko txabolara iristean, GR hau Aralarko mendizerra inguratzen duen GR 20-ekin elkartzen da, eta aurrerantzean ez dira bananduko Urdilleko leporaino.

Arangoen - Inpernuko Erreka

Txabolatik bidea asko leuntzen da, Larrondoko zelaietan barrena.

Zabalegira igotzen den bidearen ondoan aurkitzen da Kardeluko iturria.

Lanondoko paisajean ugariak dira txabolak, aurri-egoeran horietako asko; era berean, hor daude Iturritako iturriak, eta paraje honen mugan Troskarrekoa, Amezketa eta Bedaioren arteko mugan kokaturik dagoen Inpernuko errekara begira.

Leku horretan badira, halaber, aztarna arkeologikoak, Iparraldeko Aralarreko estazioari dagozkionak.

Horien artean daude.

- Larrondoko tumulua, 685 m-tan.

Long. 01ampdeg; 38'06".

Lat. 43ampdeg; 02'37", Otaskarren kokatua, izen bereko iturriaren NWean eta Albitxuriko bordaren SEtik 250 bat m-ra.

- Urritza, 643 m-tan.

Long. 01ampdeg; 38'00".

Lat. 43ampdeg;02'36", Larrondoko trikuharriaren NNWera, 300 m-ra.

Inpernuko erreka - Urdilleko mendi-lepoa

- Hemendik aurrera, pista zabal batetik ibiliko gara, alertzeen baso batean barrena.

Plazegira ailegatzerakoan pista bukatzen da, eta Urritzagako larreak zeharkatzen dituzten bide zaharretan zehar jarraitu behar da Urdilleko lepora heltzeko.

Hemen, GR 20 delakoak Mendizerra inguratzen duten herrietatik jarraituko du.

Urdilleko lepoan hasten da Mandobidea deiturikoa, 1790ean eraikia, ondorengo puntuak lotzen dituena:

Urdilleko lepoa Inpernuko errekatik, Larrondo, Andreonako lepoa eta Esatoitzeko zuloa, Akelo eta Aitzeloren artean Beatzan barrena Amezketatik Arritzagarantz igotzen den bidearekin enpalmatzeko.

Urdilleko lepo honetatik gertu eta Nafarroako lurretan jadanik Trikutseta-ko trikuharria aurkitzen da.

Azkarate eta Bedaioko mugan, (...).